Egun horiek iristean, gure seme-alabei, ilobei, anai-arrebei eta
lagunei emango dizkiegun opariez pentsatzen hasiko gara, eta
zerrendaren amaieran beti geratzen zaizkigu gure nagusiak.
Edo, bestela, ez dakigulako adineko pertsona bati oparitzea,
edo, besterik gabe, uste dugulako helduei ilusio gutxi egiten
dietela edo ez dietela opariak egiten.
AKATSA!!!!! !
Beha ezazue noizbait adineko bati opari-pakete bat ematen
diogunean bere aurpegiaren espresioa; seguru asko, ez du
poztasunik aterako haur batek egingo lukeen bezala, baina
begiak emozioz argituko zaizkio. Eta gure alde hainbeste egin
duten aitona-amona guztiei oparitxo bat falta ez dakien, gure dendatik idei batzuk eman nahi dizkizuegu.
1.- HANKAK ETA BESOAK LANTZEKO TREBATZAILEA.
Neurri txikiko aparatu honek hankak eta besoak esfortzurik
gabe lantzen lagunduko die. Eskuzko bertsioan eta bertsio elektrikoan daude, nagiarrentzat.

2.- EDREDOI TERMIKOA.
Hotz- eta hezetasun-hilabete hauetarako egokiena, manta
elektrikoaren erosotasun-bertsioa da, 150x 140 neurrikoa, eta
ohean nahiz sofan berotzeko aliaturik onena da. Manta elektrikoaren argazkia
3.- BESAULKI JASOTZAILEA
Besaulki eroso horiekin, erosotasuna bilatzeaz gain, esfortzurik
gabe eta autonomia osoz altxatzea lortuko dugu.

4.- 4 GURPILEKO SCOOTERRA
Opari zoragarria, hiritik atera eta paseatzeko gogoa duten aitona-amonentzat.

Hauek dira proposatzen dizkizuegun ideietako batzuk, baina
60plus-en askoz gehiago eskain diezaiekegu.
Ez ahaztu, Gabon hauetan, ilusioa erosi gure nagusientzat!!!!!!!!