Produktuak alokatzea
Erosi ordez alokatu egin nahi baduzu, Sesenta Plus-en zuri hobekien egokitzen zaizun zerbitzua eskaintzen dizugu. Artikulatutako oheak, lekualdatzeko garabiak, bi oinetan zutik jartzeko garabiak, gurpildun aulkiak eta abar alokatzen ditugu.
Konfiantza
Bezeroengan dugun konfiantza gure lan egiteko modu bilakatu dugu. Gure produktuak erosi aurretik probatzeko eraman ditzakezu eta gustuko ez badituzu, itzuli egin ditzakezu.
Banan-banako arreta
Dendan gehien goraipatzen dugun zerbitzuetako bat: zure beharrak kontuan hartuz artatzen zaitugu, arreta bakar eta pertsonalizatu batekin. Zuk zure egoera azaldu eta guk behar duzun irtenbidea ematen dizugu.

Zure bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako zerbitzuak.

Zergatik
Sesenta Plus.

SESENTA PLUS dendan 15 urte baino gehiago daramatzagu adineko pertsonentzat lan egiten. Bizi-kalitate ona izateko laguntza behar duten pertsona nagusientzako zerbitzuak eskaintzen adituak gara, eta hori, gure esperientzia zabalaren eta gure dendan eskaintzen dizkizuegun produktu sorta handiaren bitartez egiten dugu. Zu dendara etortzeko irrikaz gaude.

Guztiok behar dugu bigarren bizitza proiektu bat, adinarekin ahaztu eta ametsak egi bihurtzen hasi behar dugu.

Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de la política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies