Bezero askok galdetzen digute gure dendan nola mugi dezaketen etxean persona adindu bat modu seguru batean, zaintzailean lesio ugari sor ditzakeen indar fisikoa erabili gabe.
Erantzuna eta irtenbidea erraza da; transferentziak egiteko garabia. Hasiera batean garabiari beldur badiogu ere; erabiltzen ez jakiteagatik, garabian daramagun persona erortzeari beldurra… gure esperientziak dio personak mugitzeko garabia erabiltzea oso erraza eta erabat segurua dela.
Garabiarekin egin ditzazkegun mugimenduak ugariak dira:
- Ohera tranferentzia edo ohetik
- Komunera transferentzia
- Aulki edo butaka batetara
- Gurpildun aulkira
- Erabiltzailea lurretik altxatzea erori bada
Garabi bat erosteko orduan oso garrantzitsua da hainbat faktore berrikustea, merkatuan neurri eta ezaugarri desberdineko garabiak bait daude:
- Biratzeko daukagun espazioa
- Ateetako zabalera
- Erabiltzailearen altuera eta pisua
Garabi bat alokatzea
Garabi bat erosi baino lehen gure dendatik alokatzeko aukera gomendatzen eta eskeintzen degu, alokairuak produktoa gure etxean gaixoarekin frogatzeko eta gure itxaropenak betetzen dituen jakiteko aukera ematen bait digu.

Transferentzia garabia oso lagungarria gerta dakiguke adindun pertsonak mugitzeko, horrela persona mugitzeko behar degun jende kopurua murrizteaz gain, esfortzu fisikoa ere gutxitu egiten bait da.
Hurrengo blogean merkatuan dauden mota desberdinetako garabiak; transferentziakoak eta zutikakoak desberdinduko ditugu.